Artisau eran egiten ditugu Antsonea gaztak, Aralar mendiko artzainen teknika tradizionalak, berriekin uztartuz.
Antsonea gazta, gure ardi latxak ematen diguten esne gordina, eta berauen arkumetatik lortzen dugun gatzariarekin egiten dugu.
Honek guztiak, gure gazta bakarra izatea eragiten du.
Dastatu eta Aralarreko Mailoetara eramango zaitu.
2011 Artzai Eguna - Día del Pastor · Uharte Arakil · 5. saria
2014 Idaizabalen gazta onenaren txapelketan · 5. saria
2015 Artzai-egunean Uharte Arakilen · 4. saria
2016 Idiazabal gazta onenaren txapelketan · 3. saria
2017 Nafarroako Artzai Gazta onenean · 4. saria
2017 Euskal Herriko txapelketan jendearen 1. saria
2017 Zaldibiko Aralarko Gazten lehiaketa · 3. saria
2019 Arakilgo Feria · Irurtzun · 1. saria
2019 eta 2021 Aralarko Gazta Onena
"Azken Muga" jaialdian · 1. saria
2022 Salón Gourmet · Madrid · 2. saria
2022 Nafarroako txapelketa · Uharte Arakil · 2. saria
2022 Azken Muga · 2. saria
Gure gazta egiteko prozesua hasiera hasieratik zaintzen dugu. Horregatik, ardien elikadurari garrantzi handia ematen diogu.
Ardien ongi izatea,erabiltzen dituzten instalazioak eta elikadura zaintzen ditugu. Honela, esnearen kalitate ezin hobea lortzen dugu.
Idiazabal jatorrizko izendapenarekin eta Artzai Gazta elkarteko kideak gara. Hauen kontrolak zorrotzak dira, bai esne gordinaren kalitatean eta baita gazta onduan ere. Era honetan, ekoizleari eta kontsumitzaileari erabateko segurtasuna bermatzen zaie.
Gaztaren tamainak
Hiru neurri desberdin ditugu:
-0,900-1,100 kilo.
-1,200-1,400 kilo.
-1,400-1700 kilo.
Eskaeraren arabera, gazta oso, erdi edo laurdenetan prestatzen ditugu.
Gazta-zaharra, gaztakrema,
250gr. pisu garbia
Antsonea gazta textura atsegina eta larre garbietako esne ahogozoko saporea du.
Idiazabal gaztaren 100 gramoko ezaugarri nutrizionalak
Proteina: 21 gramo.
Koipea: 33 gramo.
Gatza(CINa): 1.8 gramo.
Kaltzio: 1.873 miligramo.
Fosforo: 817 miligramo.
Energia: 385 kilokaloria.
Kaltzio kopuru altua azpimarratuko dugu, honek osteoporosia prebenitzen laguntzen duelarik.
Agian ez da hain ezaguna hortzetako kariesaren prebentziorako duen eragina. Kariesa sortzen duten zenbait mikroorganismoren hazkundea galarazten duelarik.
Propietate hau, listua sortzeko eraginari eta karbono hidrato kopuru txikiari esker da.
SALMENTA ZUZENA
ETA BEREHALAKOA
Etorri gurera!
Antsonea baserrira!
Bertan, 1 kg.= 20€
Astelehena-larunbata
10:00-14:00 y 17:00-20:00