Gazta egitea

eta bertan bizitzea

maite dugun

hiru Araiztar.

Euskal Herriaren bihotzean dagoen mendi katearen magalean bizi gara, Aralarreko mailoen azpian, Araitz bailaran, Uztegiko herrian. Bertan, 50 biztanle inguru bizi gara.

 

Gure arbasoen baserria ardatz harturik, eta hauek egindako lanari jarraituz gure inguruneko lurrak lantzen eta zaintzen ditugu, garbi eta emankor jarraitu dezaten, gure inguruneak merezi duelako.

 

2009an ekin genion gazta ekoizteari eta ardiak zainduz hauek emandako esnearekin, etxean gazta egiten hasi ginen.

 

2011an 300 ardi eta instalazio berriak jarri genituen. Gure asmoa, ardi hauek ematen duten esnearekin, Idiazabal artzai gazta izendapenarekin ezagutzen den gazta ondua egin eta, gure herrian bizi eta lan egitea da.

 

Ingurunea zainduz, gure aitona-amonek utzitako irakaspenei jarraituz, kalitatezko produktu gustagarri, natural eta osasuntsu bat egiten dugularik.

" Euskal Herriko mendietatik,

non artzaiek metodo tradizionalak ekoizten duten,

Idiazabal gazta belaunaldiz belaunaldi zabaldutako

jakintzaren fruitua dela esan dezakegu.

Karrantzar eta latxa ardien esnea,

zapore berezi

eta naturaleko gazta batean bilakatzen duen jakintza."
 Idiazabal J.I.

ESTEKAK